SARRITSASOA

LEKEITIOKO KALE-ANTZERKI

NAZIOARTEKO JAIALDI

ETA

DANTZAZ KONPAINIAREN

ARTEKO EKOIZPENA

 

Lekeitioko Kale-Antzerki Nazioarteko Jaialdia 1989an sortu zen, beraz aurten 22.edizioa antolatuko du.

Kale-antzerkigintzan Lekeitiok hainbat ekoizpen propio plazaratu du, aurten 2011n SARRITSASOA jarri du abian.    Bederatzigarren ekoizpen propioa, hain zuen. Kale-antzezlan hau aurrera eramateko DANTZAZ konpainiarekin elkarlanean arituko da. Beraz, Lekeitio eta Dantzaz konpainiaren arteko ekoizpena da. Lekeitioko Jaialdiak badu eskarmentu luzea dantza garaikidearen esparruan. Norabide honetan, nazioarteko jaialdi honetatik DEAMBULANTS dantza konpainia igaro da. Kataluniako talde honekin kontainerrez osaturiko horma erraldoi batean dantza bertikala ekoiztu genuen. Ikuskizun harrigarri hark bide berriak zabaldu zituen.

Lekeitioko Jaialdiak joera berritzaileak jarri ditu xede. Eremu horretan kokatzen dugu SARRITSASOA.  Berritzailea dantza garaikidea hondartza gainean burutuko baitugu. Berritzailea erabiltzen den espazio eta istorioak kontatzeko moldeagatik.

 

 

 


Posted in Uncategorized | Leave a comment